Eduki nagusira joan

Etxez-etxeko zerbitzua

1. Zenbat balio du eskaera prestatzeak eta bidaltzeak?

Eskaeraren kostua 5,98 €-koa izango da etxera bidali behar bada, eta doakoa dendan jasotzen bada.

Eskaerak telebista edo etxe-tresna elektriko handi bat badu (hala nola, garbigailua, lehorgailua, ontzi-garbigailua, labea, hozkailua edo izozkailua) doan eramango da etxera.

2. Online zerbitzua nire etxera iristen da?

Denda fisikoak dituzten ia leku guztietara bidaltzen ditugu eskaerak. Une honetan bidalketak zure ohiko helbidera edo beste helbide batera egiten ote ditugun jakiteko, kontsultatu posta-kodea webgunearen orri nagusian.

Baliteke gaur egun helbide honek zerbitzurik ez izatea. Interesa baduzu, bidali mezu elektronikoa bezeroarentzako arreta-zerbitzura, zure zonalderako zerbitzua eskatzeko, eta zerbitzua ezarriz gero, zu izango zara horren berri duen lehena.

Gogoratu banatzaileak bezeroaren baimena behar duela zaintza pertsonala edo elektronikoa duten guneetara sartzeko. Bost minutu beharko dituzu gehienez ere atal honetako izapideak burutzeko.

3. Zein da eskaerak entregatzeko ordutegia?

Elektronikako online dendan, astelehenetik ostiralera egiten ditugu banaketak, garraiolariak deituko dizu entregatzeko ordua adosteko.

4. Zer gertatzen da eskaera berandu iristen bada?

Nahiz eta horrelakoak ekiditen saiatzen garen, batzuetan gure kontroletik at dauden gauzak gertatzen dira. Orduz kanpo iritsiko garela aurreikusten badugu, zure harremanetarako telefonora deituko dizugu, abisatzeko.

Ez baduzu deirik jaso eta eskaera ez bada eskatutako ordu-tartean iritsi, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin eta eman arazoaren berri, edo bidali mezu elektroniko bat eta ahal bezain azkar erantzungo dizugu.

Gogoratu banatzaileak bezeroaren baimena behar duela zaintza pertsonala edo elektronikoa duten guneetara sartzeko. Bost minutu beharko dituzu gehienez ere atal honetako izapideak burutzeko.

5. Zer gertatzen da ezin banaiteke nire eskaeraren ordu-tartean egon?

Ez kezkatu. Ez bazara eskatutako ordu-tartean egongo eta aldatzeko garaiz ez bazabiltza, deitu bezeroarentzako arreta-zerbitzura, eta eman abisua, zure entrega-datuak aldatu ahal izateko.

Nolanahi ere, entrega-unean zure etxean inor ez balego, banatzaileak bueltan eramango du eskaera. Kasu horretan, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin, eta eman arazoaren berri.

6. Eskaera ordainketa-titularrarena ez den helbide batera bidal daiteke?

Dakizunez, 3 helbide desberdin izan ditzakezu erregistratuta zure kontuan, eta nahi beste aldiz alda ditzakezu, nire EROSKI gunearen “Nire Datuak” atalean.

Eskaera egiten duzunean, helbide bat ala beste hautatzeko aukera izango duzu, eta ordaintzeko erabili den txartelaren titularrari emango zaio erosketa.

7. Eskaera beste pertsona batek har dezake?

Zuk ezin baduzu eskaera jaso, beste pertsona batek egin dezake zure ordez, baldin eta albarana sinatzen duena 18 urtetik gorako heldua bada eta zure baimena badu.

Utilizamos cookies propias y de terceros para analizar el uso y medición de la web con el fin de mejorar tu experiencia de compra. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

XCerrar aviso de cookies