Eduki nagusira joan

Erosketa-baldintzak

1. Sarrera

EROSKI, s. Coop.-ek EROSKI taldeko bezeroen eskura jarri du EROSKI online, haren interneteko denda, zerbitzu hori erabili eta bertan eskaintzen diren produktuak erosteko aukera izan dezaten.

Jarraian datozen erosketa-baldintza orokorrek eta produktu jakinak erosteko berariazko baldintzek eratzen dute EROSKI online bitartez gauzatuko den ondasunen salerosketa-kontratu bakoitzaren marko arauemailea eta erregulatzailea. Baldintza horiek guztiak behar bezala erakutsiko zaizkizu dagozkien pantailetan, hala behar izanez gero.

Erosketako baldintza orokor hauek aplikatuko zaizkie atal hauen bitartez merkaturatutako produktuen salmentari: 1.- EROSKI online supermerkatua (elikagaiak eta bestelakoak); 2.- atsedena; 3- elektronika; eta 4.- etxetresna elektrikoak, webgunearen orri nagusiaren edo hasierako orriaren beheko partean duena sarbidea.

Erabiltzaileak eta/edo bezeroak zuzenean atzi ditzake erosketako baldintza orokor hauek eta EROSKI online webgunea erabili eta nabigatzeko baldintzak, pribatutasun-politika eta dagokion cookien politika ere bai, webgunearen beheko partean behar bezala identifikatzen diren ataletan klik eginez.

Webgune honetan nabigatzean, erabiltzaileak eta/edo bezeroak haren edukia onartzen du, osorik eta erreserbarik gabe. Erabiltzailea eta/edo bezeroa ez badago ados, webgunetik atera beharko da.

Webgune honen bidez gauzatzen diren erosketak, EROSKI, s. Coop. Sozietatearekin edo EROSKI hipermerkatuaren/supermerkatuaren EROSKI taldeko sozietatearekin egindakoak direla joko da, baldin eta azken horrek arrazoi geografikoak eta bezeroaren helbidetik gertu egoteagatik hark egindako eskaerari erantzuten badio. Fakturan behar bezala identifikatuko dira dagokion sozietatea eta eskaera zerbitzatu duen denda, eta jasota utziko da haren telefono-zenbakia, behar izanez gero zuzenean harremanetan jartzeko.

Ildo horretatik, salmenta-erakundeen datuak hauek dira, bezeroaren kokapen geografikoaren arabera:

EROSKI, s. Coop. Kooperatiba
(izen komertziala: EROSKI)
san agustin auzoa z/g
48230 elorrio, bizkaia
F20033361

euskadiko kooperatiben erregistroko sozietate kooperatiboen eta beste enpresa-taldeen inskripzio-liburuaren erregistratuta, 1.812 orria, 1. Idazpena, 2003.0.088 inskripzio-zenbakia.

Cecosa hipermercados, s.l.
(izen komertziala: EROSKI)
mercamadrid, behe-plataforma, b-2 lursaila, 21 kalea
villaverde vallecas errepidea, 3,8 km
28053 madril
b48231351

madrilgo merkataritza erregistroan erregistratuta, 24.563 liburukia, 0 liburua, 95 orrialdea, m-432.276 orria

equipamiento familiar y servicios, s.a.
(izen komertziala: EROSKI)
san agustin auzoa z/g
48230 elorrio, bizkaia
a20372306

bizkaiko merkataritza erregistroan erregistratuta, 3.624 liburukia, 115 orrialdea, bi-21.113 orria.

Cecosa supermercados, s.l.
(izen komertziala: EROSKI)
san agustin auzoa z/g
48230 elorrio, bizkaia
b95390761

bizkaiko merkataritza erregistroan erregistratuta, 5.402 liburukia, 16 orrialdea, bi-43.950 orria.

PENINSULACO S.L.
(izen komertziala: EROSKI)
Casas de Miravete kalea 22B, 1º-4
28031 Madril
ifk: B88512975

madrilgo merkataritza erregistroan erregistratuta, 39.255 liburukia, 150 orrialdea, M-709.664 orria.

Vego supermercados, s.a.u.
(izen komertziala: EROSKI)
troncal kalea, 22
vigo, pontevedra

pontevedrako merkataritza erregistroan erregistratuta, 577 liburua, 120 orrialdea, 8 atala, po-8.006 orrialdea, 1. Inskripzioa.

Establezimendu iraunkorra:

kokapen geografikoagatik eskaera zerbitzatzen dizun sozietatea alde batera utzita, web honen bitartez egindako eskaerei buruz edozein jakinarazpen egiteko, helbide honetara jo dezakezu:

EROSKI, s. Coop. Kooperatiba
(izen komertziala: EROSKI)
EROSKI online
san agustin auzoa z/g
48230 elorrio, bizkaia
f20033361
telefonoak: 902100441, 944050514...
Posta elektronikoa: compraonline@EROSKI.es

Halaber, web honen beheko partean dagoen "laguntzaile birtuala" atalari klik eginez gero, erabiltzaileak eta/edo bezeroak galderak egin ahal izango ditu EROSKI online zerbitzuari buruz, eta berehala erantzungo diote.

Indarreko araudiari jarraiki, EROSKI online webgune honetan datozen eskaintzak eta lehen adierazitako sozietateek emandako zerbitzuak azken kontsumitzaileei edo erabiltzaileei zuzenduta daude, eta adinez nagusiko pertsona fisikoak edo pertsona juridikoak izan beharko dira. (azaroaren 16ko 1/2007 errege dekretu legegilea). Horrenbestez, aurreko baldintzak betetzen ez dituenak ezingo ditu web honen bitartez produkturik erosi.
Webgune hau confianza online programari atxikita dago.

2. Webgunearen titularra.

Lehen adierazi bezala, jarraian datozen erosketa-baldintza orokorrek eta produktu jakinak erosteko berariazko baldintzek eratzen dute web honen bitartez gauzatuko den ondasunen salerosketa-kontratu bakoitzaren marko arauemailea eta erregulatzailea. Baldintza horiek guztiak behar bezala erakutsiko zaizkizu dagozkien pantailetan, hala behar izanez gero.

Baldintza horiek arloan indarrean dagoen araudia betez idatzi dira, besteak beste: kontsumitzaileen eta erabiltzaileak babesteko lege orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 errege dekretua eta beste lege osagarriak, informazioaren gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 legea eta sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 legea.

Baldintza orokor hauek eskura daude webgunearen goiko partean datozen hizkuntzetan. Hobekien datorkizuna aukeratu. Halaber, gaztelania ez den beste hizkuntza bat hautatzen baduzu, webguneak aukeratutako hizkuntzan eman ahal izango dizu informazioa.

EROSKI online dendan erosi ahal izateko, erabiltzaileak web honetan izena eman beharko du aldez aurretik. Horretarako, webguneko estekaren bitartez atzi daitekeen inprimakia bete beharko du. Behin izena emanda, webguneak eskainitako zerbitzuen artean, EROSKI online dago. EROSKI online dendan erosteko, kontrataziorako baldintza orokor hauek espresuki onartuko beharko dituzu.

EROSKI online dendan eskainitako produktuak eta zerbitzuak erosteko baldintza orokorrak, eta, hala badagokio, berariazko baldintzak, eskaera bakoitza egiterakoan indarrean daudenak izango dira beti.

EROSKI, s. Coop.-ek edozein unetan alda ditzake kontrataziorako baldintza orokor hauek, eta, edonola ere, bezeroekin aldez aurretik hartutako konpromisoak errespetatu beharko ditu. Aldaketa horiek EROSKI online dendaren webgunean bertan argitaratuko dira, bezero berriek ezagut ditzaten.

EROSKI online dendak bezeroak baja emateko edo haiei sarbidea ukatzeko eskubidea dauka, EROSKI, s. Coop.-ekin edo produktuak hornitu dizkieten EROSKI taldeko beste sozietateekin saldo zordunak edo ordaingabeak badituzte.

3. EROSKI online dendan produktuak erostea

3.1. Eskainitako produktuak

EROSKI online dendak unean saltzen diren produktuak erakutsiko ditu, dagozkien ezaugarriekin eta salmenta-prezioarekin, atal bakoitzean: 1.- EROSKI online supermerkatua (elikagaiak eta bestelakoak); 2.- terraza eta lorategia; 3.- atsedena; 4.- elektronika; eta 5.- etxetresna elektrikoak. EROSKIk erabakitzen du EROSKI online bitartez une bakoitzean zer produktu eskaini bezeroei.

EROSKIk erabakitzen du EROSKI online bitartez une bakoitzean zer produktu eskaini bezeroei.

Horrela, EROSKIk EROSKI online dendan eskaintzen duen produktu-katalogoari erreferentziak erants diezazkioke, edo, kendu, aldez aurretik egindako eskaerak edo agindutako eskaintza zehatzen edo kanpainen iraupena errespetatuz, edonola ere.

Indarreko legedian ezarritakoa betez, debekatuta dago web honen bitartez adingabeei edari alkoholdunak saltzea edo zerbitzatzea. Halaber, indarreko araudia betez, ezingo da edari alkoholdunik eman 22:00etatik 10:00etara.

3.2. Prezioa adieraztea

EROSKI online dendak adieraziko du produktu bakoitzaren salmenta-prezioa, zergak barne, eta, hala badagokio, baita dagokion neurri-unitatearen prezioa ere. Era berean, EROSKI club fidelizazio-programako bazkide diren bezeroentzako prezioa bereizita adieraziko du, hala badagokio.

3.3. Gutxieneko erosketa

EROSKI online dendan ez dago gutxieneko erosketarik.

Dena dela, EROSKI online supermerkatuan erosketa bakoitzaren (eskaera) guztizko zenbatekoak ezingo du 500 €-tik (bostehun euro) gorakoa izan, eta produktu bakoitzetik 61 (hirurogehi eta bat euro) ale erosi ahal izango dira gehienez ere. Dena dela, bezero bakarrak erosketa bat baino gehiago egin ditzake, eta adierazitako zenbatekoak gainditu.

Terraza eta lorategia, atsedena, elektronika eta etxetresna elektrikoak ataletan, erosketa bakoitzaren guztizko zenbatekoa 3.500 eurokoa (hiru mila eta bostehun euro) izango da gehienez ere. Dena dela, bezero bakarrak erosketa bat baino gehiago egin ditzake, eta adierazitako zenbatekoak gainditu.

3.4. Erabilgarritasuna

3.4.1.- EROSKI online supermerkatua.

EROSKI online dendak ez du espainia osoan zerbitzua ematen. Eskaera egin baino lehen, egiaztatu EROSKI online dendak bizi zaren eremuan zerbitzua ematen duela, dagokion laukian posta-kodea sartuz.

Ohiko supermerkatuetan bezala, produktuen eskuragarritasuna bezeroen eskaeraren araberakoa izango da, eta, horrenbestez, baliteke eskaera prestatzean eskatutako produktua agortuta egotea. Horregatik, EROSKI online supermerkatuan eskaera egiterakoan, eskatutako produktu bat edo gehiago agortuz gero, bezeroak eska dezake EROSKIk beste batzuekin automatikoki ordez diezazkiola.

Ordezko produktuak agortutako produktuaren kalitate berdina edo hobeagoa edukiko du. Ordezko produktuak produktu agortuaren ale berdinak balitu, lehenengoa bigarrenaren prezio/baldintza berdinekin hornituko da, edo prezio bietako merkeenarekin, ordezko produktua merkeagoa izanez gero.

Produktuaren ezaugarriengatik ordezko produktuak agortutako produktuak baino ale gehiago edo gutxiago baditu, bietako merkeenaren neurri-unitatearen prezioa hartuko da kontuan, eta prezio hori aplikatuko zaio hornitzen den produktuaren benetako kopuruari.

Pisu aldakorreko produktu freskoen kasuan, elikagai freskoen merkatuak jasaten dituen aldaketak direla eta, produktuen prezioek aldaketak jasan ditzakete egun batetik bestera. Kasu horretan, EROSKI harremanetan jarriko da bezeroarekin, ordezko produktua eta aplikatu beharreko prezioa onar ditzala eskatzeko.

Horrelakoetan, aplikatu beharreko prezioa webgunean eskaera hartu eta ematen den egunean argitaratuta dagoena izango da.

Ordezko produktuak aparte emango zaizkio bezeroari, poltsa hori batean. Horrela, behar bezala identifikatuko ditu, eta errazagoa izango da horiek itzultzea, nahi ez baditu, hurrengo 5. Atalean xedatutakoa betez. Bezeroak markatzen ez badu EROSKIk agortutako produktua beste batekin automatikoki ordezteko aukera, establezimendua harremanetan jarriko da beti bezeroarekin, ordeztutako produktua proposatzeko. Aldiz, harekin hitz egitea lortzen ez badu, ez da aldaketarik egingo.

3.4.2.- Terraza eta lorategia, atsedena, elektronika eta etxetresna elektrikoak.

EROSKI online dendak ez du espainia osoan zerbitzua ematen. Eskaera egin baino lehen, egiaztatu EROSKI online dendak bizi zaren eremuan zerbitzua ematen duela, dagokion laukian posta-kodea sartuz.

Eskaera kudeatzean erositako produktua agortuta badago, bezeroari telefonoz ohartaraziko zaio ez dagoela eskuragai, eta irtenbidea ematen saiatuko da.

3.5. Bidalketa-gastuak

3.5.1.- EROSKI online supermerkatua

EROSKI online supermerkatuko eskaera bakoitza maneiatu, paketatu, mantendu, garraiatzeko eta emateko gastuak 3,95 eta 6,95 euro artekoak dira, eskaera jasotzeko bezeroak dauden ordutegi-tarteen artean aukeratutakoaren arabera. Kontuan izan bezeroen bolumenari erantzunez, agian ordutegi-tarte batzuk ez daudela eskuragai egun jakinetan.

Bezeroak kutxatik pasatzen den bakoitzean eskaera emateko ordutegi-tarte eskuragaien taula ikus dezake, eskaera gauzatu baino lehen betiere.

Horrenbestez, bezeroak badaki erosketa-prozesua amaitu aurretik zenbat kostatzen diren bidalketa-gastuak, eta espresuki onartzen ditu.

Halaber, EROSKI online supermerkatuak bi zerbitzu berritzaile dauzka:

Batetik, click&drive zerbitzua dago. Horren bidez, bezeroak EROSKI online supermerkatuaren web-orritik eros dezake eta zuzenean jaso esleitutako salmenta-puntuetan helburu horretarako diseinatu den gunean, aurretik adostutako ordutegi-tartean.

Erosketa 30 eurotik beherakoa bada, zerbitzuak 3 euroko kostua dauka. 30 eurotik gorako eskaeretarako, berriz, zerbitzua doakoa da.

Eta, bestetik, click&collect zerbitzua dago. Horren bidez, bezeroak EROSKI online supermerkatuaren web-orritik eros dezake eta zuzenean jaso aipatu den establezimenduan, aurretik adostutako ordutegi-tartean.

Zerbitzua doakoa da.

3.5.2.- Atsedena

Bidalketa-kostua 5,98 eurokoa da, 200 eurotik beherako eskaeren kasuan. Eskaera 200 eurotik gorakoa bada, bidalketa doakoa da.

3.5.3.- Elektronika

Bidalketaren kostua 5,98 €-koa da, etxetresna elektriko, telebista eta mikrouhin labe handiak izan ezik (9 €), eta erabilitako aparatua jasotzea edo etxetresna elektriko handia martxan jartzea 19 €-koa da. Dendan hartuz gero, doakoa da.

3.5.4.- Etxetresna elektrikoak

Bidalketaren kostua 9 €-koa da eta erabilitako aparatua jasotzea edo etxetresna elektriko handia martxan jartzea 19 €-koa da.
Dendan hartuz gero, doakoa da.

3.6. Eskaera berrestea.

Bezeroak eskaera berretsiko du, ordainketa-prozesuaren barruko “jarraitu” botoia sakatuta. Botoi hori behar bezala identifikatuko da, eta eskaera derrigorrezko ordainketarekin legenda izango du idatzita, bezeroak bere gain hartzen dituen konpromisoak ezagut ditzan.

Behin berretsita, eskaera irmoa eta behin betikoa da (aurreko 3.4 atalak adierazitakoa alde batera utzita), automatikoki erregistratuko da, eta EROSKI, s. Coop.-ek eta/edo dagokion EROSKI taldeko sozietateak entregatuko du.

Eskaeraren erregistro automatikoak proba moduan balioko du, haren izaera, edukia eta datari dagokienez. Bezeroak eskaera berresten badu, agiri honetan jasota datozen prezioak, eskainitako produktuen deskribapenak, emate-gastuak eta produktuaren gainontzeko salmenta-baldintzak onartzen ditu. Behin erosketa-prozesua amaituta, egindako eskaera berretsiko dio sistemak bezeroari, pantaila bidez. Halaber, izen-ematerakoan erraztutako helbide elektronikora bidaliko da berrespena.

Eskaeraren berrespenak eta erosketaren frogagiriak (erabiltzaileak inprimatuko du) ez dute faktura gisa balioko.

Eskaerari dagokion tiketa erantsiko zaio, eta harekin batera entregatuko da.

3.7. Eskaerari jarraipena egitea

Bezeroak une oro ezagut dezake eskaeraren egoera.

Horretarako, EROSKI online dendak haren eskura jarriko ditu bezeroarentzako arreta telefono hauek: 902100441, 944050514

Halaber, EROSKI online zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: compraonline@EROSKI.es

3.8. Eskaera ematea epeak

3.8.1.- EROSKI online supermerkatua.

Lehen esan bezala, EROSKI online dendak ez du espainia osoan zerbitzua ematen. Eskaera egin baino lehen, egiaztatu EROSKI online dendak bizi zaren eremuan zerbitzua ematen duela, dagokion laukian posta-kodea sartuz.

Eskaera pertsonalki emango zaio bezeroari, ahal bada, hark adierazitako helbidean.

Bezeroa eskaera emateko egunean eta ordutegi-tartean etxean ez badago, harremanetan jarriko da EROSKI online dendaren bezeroaren arreta zerbitzuarekin, eskaera emateko beste egun eta ordutegi-tarte bat adosteko.

( tel. 902100441 eta 944050514, edo helbide elektronikoa: compraonline@EROSKI.es)

Horrelakorik ezean, emate-unean helbide horretan dagoen pertsonari emango zaio eskaera, adinez nagusia bada. Bezeroak eskaera emateko baimen espresa ematen dio EROSKI online dendari. Eskaeraren hartzaileak emate-agiria sinatu beharko du, bere izena eta nan zenbakia edo antzekoa jasota utziz (eta banaketa-arduradunari erakutsi beharko dio), jasotako produktuekiko adostasuna erakutsiz, kopuruari nahiz kalitateari dagokienez, eta baita haien egoerari ere.

Helburu horretarako, hartzaileak eskaera berrikus dezake, jasotzerakoan, harekin ados dagoela erakusteko. Osorik ez badago, emate-agirian espresuki jasota utzi beharko du.

EROSKI online supermerkatuko produkturen bati uko egin nahi badio, aurreko 3.4.1 atalean xedatutakoa aplikatuz edo eskaera nabarmen hondatuta duelako edo kalitate-akats nabarmenen bat duelako, aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera jardun beharko du.

Ondorioz, EROSKI, s. Coop. Kooperatibak eskaeraren prezioa erregularizatuko du, eta, hala badagokio, dagokion zenbatekoa ordainduko du. Eskaera jaso eta gero eginez gero, 48 orduko epea izango du, emate-datatik. ( tel 902100441 eta 944050514, edo helbide elektronikoa: compraonline@EROSKI.es). Ez dira epe horretatik kanpo arrazoi horien ondorioz egiten diren erreklamazioak artatuko, hurrengo 5 eta 6 ataletan ezarritakoa aplikaziozkoa den kasuetan izan ezik.

Banatzaileak emate-agiria edo erosketa/faktura-txartela emango dio erosleari, sina dezan.

3.8.2.- atsedena

Emate-zerbitzuak barne hartzen ditu penintsula, balearrak eta kanariar uharteak. Gutxi gorabehera 7-15 egun baliodunetan zerbitzatzeko konpromisoa dugu. (kanariar uharteen kasuan epea luzeagoa izan daiteke). Produktu bakoitzaren emate-epea haren fitxa teknikoan zehazten da, web-orrian eskuragai dagoena. Edonola ere, ez dira larunbatak, igandeak eta jaiegunak barne hartzen. Produktu batzuen ezaugarriengatik, emate-data atzera daiteke.

Eskaera bakoitzeko entrega bakarra egiten da, eta webgunean erregistratuta dauden helbideen artean, bezeroak aukeratutako helbidean ematen da. Eskaera batek produktu bat baino gehiago baditu, emate-epea hautatu diren produktuetatik eperik luzeena daukanarena izango da.

Salbuespenez, entrega bat baino gehiago egin daitezke, bezeroak espresuki hala eskatuz gero.

Eskaera zerbitzatzeko prest dagoenean, emate-egunean bertan harremanetan jarriko gara zurekin eskaera zer egunetan eta ordutan jaso nahi duzun zehazteko. Eskaera etxebizitzara eraman diezazukegu, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), adostutako ordutegian. Adostutako egunean eta orduan etxean egongo ez bazara, harremanetan jarri behar duzu bezeroaren arreta zerbitzuan (tel 902100441 eta 944050514, helbide elektronikoa: compraonline@EROSKI.es) beste ordu edo egun bat adosteko. Berdin gertatuko da EROSKI online dendak ezin baditu produktuak eraman adostutako datan eta orduan.

Eskaera pertsonalki emango zaio bezeroari, ahal bada, hark adierazitako helbidean.

Eskaera gauzatzeko erabili den txartelaren titularrari emango zaio eskaera. Banatzaileak erosketaren emate-agiria/tiketa emango dio hartzaileari, eta hark bere nan zenbakia idatzi eta sinatu beharko du, ados dagoenaren seinale.

Eskaera eman ostean erreklamaziorik egin nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke bezeroaren arreta zerbitzuarekin (tel 902100441 eta 944050514, helbide elektronikoa: compraonline@EROSKI.es)

Horrelakorik ezean, emate-unean helbide horretan dagoen pertsonari emango zaio eskaera, adinez nagusia bada. Bezeroak eskaera emateko baimen espresa ematen dio EROSKI online dendari. Eskaeraren hartzaileak emate-agiria sinatu beharko du, bere izena eta nan zenbakia edo antzekoa jasota utziz (eta banaketa-arduradunari erakutsi beharko dio), jasotako produktuekiko adostasuna erakutsiz, kopuruari nahiz kalitateari dagokienez, eta baita haien egoerari ere.

Helburu horretarako, hartzaileak eskaera berrikus dezake, jasotzerakoan, harekin ados dagoela erakusteko. Osorik ez badago, emate-agirian espresuki jasota utzi beharko du.

3.8.3.- elektronika eta etxetresna elektrikoak

Lehen esan bezala, EROSKI online dendak ez du espainia osoan zerbitzua ematen. Eskaera egin baino lehen, egiaztatu EROSKI online dendak bizi zaren eremuan zerbitzua ematen duela, dagokion laukian posta-kodea sartuz.

Gure nahia erosketa lehenbailehen eramatea da. Dena dela, emate-epea 15-30 egun bitartekoa izango da, gutxi gorabehera. Edonola ere, ez dira larunbatak, igandeak eta jaiegunak barne hartzen. Produktu batzuen ezaugarriengatik, emate-data atzera daiteke.

Eskaera bakoitzeko entrega bakarra egiten da, eta webgunean erregistratuta dauden helbideen artean, bezeroak aukeratutako helbidean ematen da. Eskaera batek produktu bat baino gehiago baditu, emate-epea hautatu diren produktuetatik eperik luzeena daukanarena izango da.

Salbuespenez, entrega bat baino gehiago egin daitezke, bezeroak espresuki hala eskatuz gero.

Eskaera prest dagoenean etxera bidaliko zaizu. Eskaera etxera eraman diezazukegu, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), adostutako ordutegian. Adostutako egunean eta orduan etxean egongo ez bazara, harremanetan jarri behar duzu bezeroaren arreta zerbitzuan (tel 902100441 eta 944050514, helbide elektronikoa: compraonline@EROSKI.es) beste ordu edo egun bat adosteko. Berdin gertatuko da EROSKI online dendak ezin baditu produktuak eraman adostutako datan eta orduan.

Dendan jaso beharreko eskaeren kasuan, zentroa jarriko da harremanetan bezeroarekin eskaera jasotzera pasa dadin.

Eskaera pertsonalki emango zaio bezeroari, ahal bada, hark adierazitako helbidean.

Eskaera gauzatzeko erabili den txartelaren titularrari emango zaio eskaera. Banatzaileak erosketaren emate-agiria/tiketa emango dio hartzaileari, eta hark bere nan zenbakia idatzi eta sinatu beharko du, ados dagoenaren seinale.

Eskaera eman ostean erreklamaziorik egin nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke bezeroaren arreta zerbitzuarekin (tel 902100441 eta 944050514, helbide elektronikoa: compraonline@EROSKI.es)

Horrelakorik ezean, emate-unean helbide horretan dagoen pertsonari emango zaio eskaera, adinez nagusia bada. Bezeroak eskaera emateko baimen espresa ematen dio EROSKI online dendari. Eskaeraren hartzaileak emate-agiria sinatu beharko du, bere izena eta nan zenbakia edo antzekoa jasota utziz (eta banaketa-arduradunari erakutsi beharko dio), jasotako produktuekiko adostasuna erakutsiz, kopuruari nahiz kalitateari dagokienez, eta baita haien egoerari ere.

Helburu horretarako, hartzaileak eskaera berrikus dezake, jasotzerakoan, harekin ados dagoela erakusteko. Osorik ez badago, emate-agirian espresuki jasota utzi beharko du.

Dendan jaso beharreko eskaeren kasuan, erosketa egin duen pertsona titularrak jaso beharko du eskaera.

3.9. Eskaerak emateko ordutegiak.

3.9.1.- EROSKI online supermerkatua.

Eskaera bezeroak adierazitako helbidera eraman daiteke, astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), eskaera egiterakoan hautatutako egunean eta ordutegi-tartean. Agian ordutegi-tarte guztiak ez daude eskuragai eskaera egiterakoan, eta, beraz, bezeroak hobekien datorkion ordutegi-tarte eskuragaia hautatu beharko du. Ibilgailuen trafikoari buruzko udal-araudiak eskaerak emateko ordutegia alda dezake, herri batzuetako toki jakinetan, ibilgailuen pasabidea ordutegi zehatzetara mugatuz.

3.9.2.- terraza eta lorategia, atsedena, elektronika eta etxetresna elektrikoak.

Bezeroarekin adostutakoa, hala badagokio

3.10. Eragiketak egiaztatzea.

EROSKI online dendaren onarpena eta dagokion eskaera-zenbakiarekin egindako eragiketei eta sortutako beste dokumentuei buruzko informazioa gordeta eta artxibatuta geratuko da, eta proba gisa balioko dute, auzirik balego.

Kasu guztietan, online emandako ordainketa-txartelaren zenbakiak eta eskaeraren baliozkotzeak aipatu den eskaeraren osotasuna frogatzeko balioko dute, eta eskatutako artikuluen ordainketak exijituko ditu. Balioztapen horrek sinadura gisa balioko du, eta EROSKI online dendan egindako eragiketa guztiak espresuki onartutzat emango ditu.

3.11. Dendan eta online erositako produktuak

Dendan eta online erositako produktuak atalean bezeroak erosi dituen produktu guztiak daude:

Bezeroak EROSKI taldearen merkataritza-sareko dendetan azken 3 hilabeteetan erosi dituen eta online eskaera prestatuko duen zentroan kontsultaren egunean eskuragai daudenak.

Bezeroak online dendan azkeneko 6 hilabeteetan erosi dituen eta online eskaera prestatuko duen zentroan kontsultaren egunean eskuragai daudenak.

4. Erosketa ordaintzea

Hona hemen ordainketa-moduak:

4.1.- EROSKI club kreditu-txartelak

EROSKI club kreditu-txartelekin ordainduz gero, zure erosketak DOAN eta UTB 0% komisioarekin finantza ditzakezu epe hauetan:

  •  3 hilabete: 90 eurotik gorako erosketentzat, UTB %0
  •   10 hilabete: 199 eurotik gorako erosketentzat, UTB %0
  •  xx hilabete: xxx eurotik gorako erosketentzat, UTB %0
  • ...

Indarrean dauden finantza-modalitateak baino ez dira erakutsiko

* Financiación ofrecida y sujeta a estudio por parte de Santander Consumer Finance S.A. Oferta válida hasta el 13/03/2024, siendo el día de contratación el 29/02/2024 y primer pago 05/04/2024. Ejemplo de Financiación 10 meses al 0% TAE: PVP 199€. Plazo 10 meses, 10 cuotas de 19,90€. Tipo Deudor Fijo 0%, TAE 0%. Comisión de apertura 0€ Intereses 0€. Importe Total Adeudado 199€. Precio Total a plazos 199€. Importe Total del crédito 199€. Importe mínimo a financiar 90€. Importe máximo a financiar 6.000€.

4.2. Beste txartel batzuk: visa, mastercard, visa electrón eta maestro

Bezeroak online eman beharko du txartel-zenbakia, eragiketa bakoitzean.

Era berean, hala nahi izanez gero, izena ematerakoan, bezeroak EROSKI online dendaren sistema informatikoan txartel-zenbakia erregistra dezake, geroko eskaeretan erabili eta datuak berriro sartu behar ez izateko. Bezeroak edozein unetan alda dezake ordainketa-modua. Era berean, 902100441 edo 944050514.telefono-zenbakira deituta eman dezake zenbakia.

4.3. Travel club txartela

Bezeroak travel club txartelen bat badu, haren erosketen araberako travel puntuak pilatu ahal izango ditu. Travel puntuak automatikoki metatuko dira puntu estrak dituzten produktuak hautatzerakoan eta/edo eskaeraren guztizko zenbatekoagatik, baldintzak betetzen badira, betiere.

Amaitzeko, bezeroak travel puntuekin ordaindu ahal izango ditu erosketak. Horretarako, ordainketa-orrian datozen jarraibideak bete beharko ditu.

4.4. EROSKI club txartela

EROSKI club txartelaren titularrek haien erosketak osorik edo partzialki ordain ditzakete EROSKI club txartelarekin, une bakoitzean eskura duten saldoarekin. Bezeroak, halaber, haren erosketak travel puntuekin ordaindu ahal izango ditu. Horretarako, ordainketa-orrian datozen jarraibideak bete beharko ditu.

Era berean, erosketei dagozkien travel puntuak metatu ahal izango ditu. Travel puntuak automatikoki metatuko dira puntu estrak dituzten produktuak hautatzerakoan eta/edo eskaeraren guztizko zenbatekoagatik, baldintzak betetzen badira, betiere.

4.5. Segurtasuna salerosketetan.

EROSKI, s. Coop.-ek segurtasun-politika zorrotzei jarraitzen die sistema elektronikoen bitartez egindako merkataritza-eragiketetan. Horien oinarriak lege-oharrari dagokion atalean jasotzen dira.

2012ko uztailetik abian da ordainketa seguruaren protokoloa (puce) edo erosketa elektroniko seguruaren zerbutzua. Sistema horrek egiaztatzen du online erosketa ordaintzen duen pertsona kreditu-txartelaren jabea dela helburu horretarako, nahitaezkoa da kreditu- edo zor-txartela aktibatzea. Oso prozesu erraza da, kosturik gabekoa. Jo ezazu zure bankura eta eskatu erosketa elektroniko seguruaren zerbitzua aktiba diezazutela zure txartelean. Banku batzuetan, gainera, online egin dezakezu.

Erosketa elektroniko seguruaren zerbitzuarekin ordaintzerakoan, jarraibide hauek bete behar dira:

Sartu zure txartel-zenbakia, iraungitze-data eta segurtasun-kodea (visa eta mastercard txartelen atzeko 3 digituak edo american express txartelaren atzeko 4 digituak)

Erakunde bakoitzak bere sistema du txartelaren titulartasuna egiaztatzeko. Zure bankuan informazioa jasoko duzu. Gehienek gakoa sms bidez bidaltzen dute, txartelari atxikitako telefono-zenbakira. Ez duzu gogoan hartu behar, gakoa eragiketa bakoitzean aldatzen baita.

Sartu jaso duzun gakoa.

Sistemak txartelaren titulartasuna egiaztatzen duenean, datuak balioztatuko ditu, eta ordainketa konfirmatuko dizu.

Puce protokoloa abian jartzearekin, eskaera emate-egunean bertan kobratuko da. Itzulketarik eginez gero, zenbatekoa txartelean sartuko zaizu, lehenbailehen, legez aurreikusitako epeetan, hala badagokio.

5. Bertan behera uzteko eskubidea

Bezeroak EROSKI onlinen egindako erosketak osorik edo partzialki uka ditzake, 14 egun naturaleko epean gehienez ere, justifikatu beharrik gabe.

Uko egiteko epea 14 egun naturalekoa izango da, zuk edo garraiolaria ez den beste batek (zuk adierazitakoak) eskaeraren salgaien jabetza materiala duen unetik hasita, edo, eskaera partzialki eman bada, zuk edo garraiolaria ez den beste batek (zuk adierazitakoak) eskaeraren azken salgaiaren jabetza materiala duen unetik hasita.

Uko egiteko eskubidea gauzatzeko, kontratuari uko egiteko erabakia jakinarazi beharko duzu adierazpen argia (adibidez, ohiko posta edo helbide elektroniko bidez bidalitako gutuna) helbide honetara bidalita:

EROSKI, s. Coop. Kooperatiba
(izen komertziala: EROSKI)
EROSKI online san agustin auzoa z/g
48230 elorrio, bizkaia
b95390761
902100441, 944050514...
Posta elektronikoa: compraonline@EROSKI.es

Atal honen amaieran dagoen uko egiteko inprimaki-eredua erabil dezakezu, derrigorrezkoa ez bada ere.

Uko egiteko aurreikusitako epea betetzeko, nahikoa da eskubide horren gauzatuko duzula jakinaraztea epea amaitu aurretik.

Itzuli beharreko salgaiak erabili gabe beti egongo dira, azaroaren 16ko 1/2007 errege dekretuaren 79. Artikuluan ezarritako kasuetan izan ezik.

Indarreko legediaren arabera (azaroaren 16ko 1/2007 errege dekretu legegilearen 103. Artikulua), kasu hauetan, besteak beste, ez da aurrekoa aplikatuko:

Hondatu edo azkar iraungi daitezkeen salgaiak eta ireki eta/edo partzialki kontsumitu diren produktuak.

Osasuna babesteko edo higiene-arrazoiengatik itzuli ezin daitezkeen eta zigilatuta datozen salgaiak, eman ostean zigilua kendu zaienean. (adibidez: barruko arropa, bainujantziak, koltxoiak, etab.)

Eman ostean eta horien izaerarengatik beste salgai batzuekin modu ez banaezinean nahastu diren salgaiak.

Zigilatutako soinu-grabazioak edo bideo-grabazioak edo programa informatikoak, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak entrega ostean zigilua kendu dienean. Irizpide bera jarraituko da liburuen kasuan ere.

Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako ondasunak, edo argi eta garbi pertsonalizatuta daudenak.

Eguneko prentsa, aldizkako argitalpenak edo aldizkariak, argitalpen horiek hornitzeko harpidetza-kontratuak izan ezik.

Salerosketa-kontratuari ere partzialki uko egin diezaioke.

Uko egitearen ondorioak:

Uko egiten badio, EROSKI, s. Coop.-ek dagokion erosketaren zenbatekoa itzuliko dio, emate-gastuak barne (eskainitako entrega merkeagoz bestelako entrega-mota bat aukeratzean sortzen diren gastu osagarriak kenduta), arrazoirik gabe berandutu barik, eta, edonola ere, kontratua deuseztatzeko erabakia jakinarazi eta 14 egun naturaleko epean gehienez.

EROSKI, s. Coop.-ek hasierako transakziorako erabili den ordainketa-modu berdina erabiliko du dirua itzultzeko, baldin eta bezeroak kontrakorik adierazten ez badu. Edonola ere, dirua itzultzeak ez du gasturik eragingo

Bezeroak bere gain hartu beharko ditu salgaiak itzultzearen zuzeneko kostua.

Jasotako merkataritza-establezimendura itzuli edo eraman beharko dituzu ondasunak, erosketa-tiketan behar bezala adierazita egongo dena (egiaztatu eskaerarekin batera doan dokumentazioa). Arrazoirik gabe berandutu barik itzuli beharko du, eta, edonola ere, kontratua deuseztatzeko erabakia jakinarazi eta 14 egun naturaleko epean gehienez.

Iritzeko zaio epea bete dela salgaiak epe amaitu baino lehen itzuli badira.

Osterantzean, iritziko zaio uko egiteko eskubidea bertan behera utzi dela.

Uko egiteko inprimakia:

Uko egiteko eskubidearen eredua

Nori zuzenduta:
EROSKI
san agustin auzoa z/g
48230 elorrio
bizkaia
faxa:
posta elektronikoa:

idazki honen bidez, adinez nagusia den __________________________ jaunari/andreari, __________________ nan zenbakia eta ____________________ helbidean egoitza dituenari, jakinarazten diot produktu honen/hauen salerosketa-kontratuari uko egiten diodala: (erosketa osoa baldin bada, adierazi osoa)

– _____________ eskaera-zenbakia, _______________ datan jasotakoa.
– kontsumitzailearen eta erabiltzailearen sinadura.
– data

6. Produktuen bermea

Bermeei eta salmenta-osteko zerbitzuari dagokienez, EROSKI, s. Coop. Kooperatibak, saltzailea den aldetik, bezeroaren aurrean erantzungo du, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako lege orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 errege dekretuan aurreikusitako baldintzatan.

Arauak xedatutakoaren arabera, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak eskubidea dute produktua konpontzeko, aldatzeko, prezioa murrizteko edo kontratua amaitzeko, testu legalean jasotakoarekin adostasunean.

Produktua kontratuarekin bat ez badator, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak produktua konpontzeko edo aldatzeko eska dezakete, bi aukeretako bat objektiboki ezinezkoa edo gehiegizkoa ez bada, betiere. Doakoak izango dira kontsumitzailearentzat eta erabiltzailearentzat.

Produktuak, konpondu eta eman ostean, kontratuarekin bateraezina izaten jarraitzen badu, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak produktua aldatzeko eska dezakete, kasu hauetan izan ezik: aukera gehiegizkoa izatea, prezioa murriztea, edo kontratua amaitzeko, kapitulu honetan aurreikusitako baldintzatan.

Ildo beretik, ordezpena eman arren produktua kontratuarekin bat ez badator, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak produktua aldatzeko eska dezakete, kasu hauetan izan ezik: aukera gehiegizkoa izatea, prezioa murriztea, edo kontratua amaitzea, kapitulu honetan aurreikusitako baldintzatan.

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak prezioa murritz eta kontratua amai dezakete, baldin eta horiek konpontzeko edo aldatzeko eska ezin badezakete eta arrazoizko epean edo kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arazo handiegirik gabe eman ez badira.

Ebazpen hori ez da bidezkoa izango adostasun-falta garrantzia txikikoa denean. Prezio-murrizketa proportzionala izango zaio kontratuaren arabera emate-unean produktuak zuen balioaren eta emate horretan bertan emandako produktuak zuen balioaren arteko aldeari.

EROSKI, s. Coop. Kooperatibak adostasun-gabeziengatik erantzuten du, hiru urteko epean, emate-unetik. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak adostasunik ezaren berri eman beharko diote saltzaileari, bi hileko epean, haren berri izan dutenetik.

Baldintza orokor hauetan jasotakoak ez dio kontra egingo arau honetan jasotakoari, eta bigarren honek izango du lehentasuna.

7. Produktuak jaso

110/2015 Errege Dekretuari jarraikiz, EROSKI arduratuko da baliokidea den edo online dendan erositakoaren funtzio berdinak egiten dituen TEEH bat jasotzeaz. Erositako gailua entregatzeko unean, bezeroak eskatzen badu, gailu baliokidea jasoko dugu.

8. Datu pertsonalak babestea

Gai honi dagokionez, ikus dagokien pribatutasun-politika eta cookie-politika, hasierako orriaren beheko partean behar bezala identifika daitekeena.

9. Cookieak

Gai honi dagokionez, ikus dagokien pribatutasun-politika eta cookie-politika, hasierako orriaren beheko partean behar bezala identifika daitekeena.

10. Aplikaziozko legedia. Foruei men egitea.

Kontratu honek espainiako legediari men egingo dio, eta aplikaziozkoa izango da kontratu honetan interpretazioari, baliotasunari eta egikaritzapenari buruz jasotako guztian. Webgune honen bitartez kontratatutako produktuetatik emandako edozein disputa legeak zehaztutako eskumeneko jurisdikzio-organoetan ebatziko da.

11. Gibraltar

Gibraltarren zerbitzatzen diren eskaeretarako baldintza bereziak: rotunda holdings limited-ek EROSKI city-ren izen komertzialarekin komertzializatzen da, eta cecosa supermercado sl.-ren frankizia da.

Utilizamos cookies propias y de terceros para analizar el uso y medición de la web con el fin de mejorar tu experiencia de compra. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.

XCerrar aviso de cookies